Ile-mesoterapia

Ile-erortzea geldiarazi nahi al duzu?

Ile-mesoterapiako mikroinjekzioen bitartez ile-erortzea geldiarazten lagun diezazukegu.

Zer da ile-mesoterapia?

Ile-mesoterapia honetan datza: buruko ile-larruan ile-erortzea geldiarazten duen botika bat infiltratzen da injekziotxoen bidez. Teknika horrek alopezia androgenikoaren bilakaera geldiarazten laguntzen digu.

Prozedura azkarra eta erosoa da: 15 minutu inguru irauten du, eta ez du zainketarik behar, ez aldez aurretik ez ondoren. Injekzioek ez dute ageriko markarik uzten, eta berehalaxe egingo duzu ohiko bizitza.

Burusoiltasunaren aurkako mikroinjekzioak ebidentzia zientifikodun tratamendua dira, eta % 62 eta % 92,2 arteko eraginkortasuna dute, hainbat ikerlan medikoren arabera (erreferentziak).

Ile-mesoterapiaren tratamendu osoa honetan datza: hiru hilean behin infiltratzen da, gutxi gorabehera. Oro har, emaitzak 6 hilabete edo urtebete barru ikusten dira, pazientearen ezaugarrien arabera

Prezioak

Saio bakarra

180(BEZA BARNE)

Urteko tratamendua

960(BEZA BARNE)
  • Sei saio urtean zehar

Ile-transplantea + mesoterapia

600(BEZA BARNE)
  • Sei saio urtean zehar
  • Arencibian ile-mentuko paziente direnentzako prezioa
Paziente bakoitzak bere botika-biala du: ez dira partekatzen, eta produktua eskuztatu gabe erabiltzen da, ez da diluitzen.

Erreserbatu hitzordua gaur

Eman lehen urratsa zure ilea berreskuratzeko: erreserbatu gaur zure kontsulta doan, zuzenean ala telematikoki.

Jakinarazi zurekin harremanetan jartzeko datuak, eta deituko dizugu

Responsable de los datos: Clínica Estética Arencibia SL. Finalidad: Responder a solicitudes de información. Legitimación: Tu consentimiento expreso. Destinatario: Clínica Arencibia (datos almacenados en este site y correo electrónico). Derechos: Tienes derecho al derecho al acceso, rectificación, supresión, limitación, portabilidad y olvido de sus datos. Aviso legal | Política de privacidad | Política de cookies

Nahiago baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan
Klinika

Etika profesionala.
Ebidentzia zientifikoa.

Clínica Arencibian ile-mentuan espezialistak diren kirurgialariek (ez laguntzaileek) egiten ditute tratamenduak, geure instalazioetan.

Eraginkor direla egiaztatu duten tratamenduak baino ez ditugu eskaintzen, eta pazienteei zintzoki aholku ematen diegu.

«Jendearentzako tratamendu medikuek azterketa zientifiko egiaztatuak eta emaitza oneko hamarkadak izan behar dituzte oinarri».
Ney Arencibia doktorea, Clínica Arencibiako ile-kirurgialaria eta zuzendari medikoa.