Ile-transplantea Donostian
Zure ilea berreskuratu nahi al duzu?
Bila ari zinen behin betiko konponbidea, zure eskueran. Emaitza naturalak, seguruak eta iraunkorrak.
Tratamendu egiaztatuak
eta ageriko
emaitzak
Ile-transplantea honetan datza: buruaren atzealdetik –hortik ez baita inoiz erortzen– ile osasuntsua ateratzen da eta, ondoren, ilea galdu duen buruko aldean txertatzen. Konplexutasun estetiko handiko ebakuntza denez, ondo baino hobeto aukeratu behar duzu espezialista, naturaltasuna eta emaitza onak lor ditzazun.
Niretzat egokia al da ile-transplantea?
Ile-mentua zure burusoiltasuna konpontzeko egokia den baloratzeko, ezinbestekoa da mediku espezialista batek ebaluatzea. Kasu gehienetan, alopezia androgenikoaren ondorio da burusoiltasuna.
Duela urte askoz geroztik arrakastaz probatu diren tratamenduen eta ebidentzia zientifikoaren bidez ekin dakioke arazo horri: ile-transplante edo ile-mesoterapia bidez, galdu duzun ile-kantitatearen arabera.
PROZEDURA OSATUA
- Saio bakarrean ahalik eta unitate folikular gehien ateratzen dira
UDAKO ESKAINTZA BEREZIA
- Ilearen transplanteetarako bakarrik ekainean, uztailean eta abuztuan
Transplante-prozesua
Teknika homologatuak eta eraginkorrak baino ez ditugu aplikatzen
FUE eta FUSS ile-mikromentuko tekniketan espezialistak gara. DHI, Zafiro pintzekin edo KEEP erabiltzen ditugu ezarpen-teknika gisa. Nahiago baduzu, burua soildu gabe egin dezakegu transplantea.

FUE metodoa
Ile-transplantea egiteko bi teknika nagusi daude: FUE eta FUSS. Biek emaitza estetiko berberak dituzte, ilea modu berean ezartzen delako.
Clínica Arencibia FUE teknikan dago espezilizatuta, ez duelakolerro-orbainik uzten, errekuperazioa azkarragoa delako eta, hari esker, unitate folikularrak gorputzaren edozein aldetik atera daitezkeelako.
FUE eta FUSS tekniken arteko ezberdintasuna da folikuluak alde ile-emailetik ateratzeko prozesua. FUE teknikaren bidez, ezarriko den ilea hautatzeko, unitate folikularrak banan-banan ateratzen dira; hortaz, prozesu zehatza eta hautakorra da. FUSS teknikaren bidez, iledun larruazal-zerrenda bat mozten da eta teknikari espezializatuek ezarriko diren unitate folikularrak hautatzen dituzte.

Irudietako transplante-prozesua
Testigantzak
Gure pazienteen istorioak
La historia de Eder
La historia de Alberto
Klinika
Etika profesionala.
Ebidentzia zientifikoa.
Gure tratamenduak ilearen txertaketan adituak diren zirujauek bakarrik egiten dituzte.
Eraginkor direla egiaztatu duten tratamenduak baino ez ditugu eskaintzen, eta pazienteei zintzoki aholku ematen diegu.
«Jendearentzako tratamendu medikuek azterketa zientifiko egiaztatuak eta emaitza oneko hamarkadak izan behar dituzte oinarri».
Ohiko galderak
Todo lo que necesitas saber sobre el tratamiento, cómo prepararte y qué cuidados posteriores necesitas. Respondemos todas tus preguntas en el centro de ayuda.